Bitxidenda | Erlojudenda

Toribio Etxeberria, 24
20600 Eibar Gipuzkoa
Tel. 943207304

Ordutegia: Astegunetan 9:30-13:00 / 16:30-20:00

Larunbatean 10:00-13:00

Marrodan

50 Urte poza zabaltzen

50 urte lanean izana da Eibar erdian kokatzen den bitxi-denda honen ibilbidearen erakusgarri. Familia enpresa bi arau iraunkor nagusirekin, kalitatea eta zerbitzua.

Kalitate egiaztatua

Katalogo zabala urregorri eta zilarrezko bitxietan, belarritako, eskumutur, lepoko, zirkonita edo brillantedun eraztunetan.

Gainera, Argyor etxeko aliantza aukera zabal eta esklusiboa eskaintzen dizugu, kalitate gorenarekin eginak urre hori, zuri nahiz kolore bikoan.
Baita brillantedun diseinu originalak.

Nazioarteko erloju etxe esanguratsuetariko batzu ordezkatzen ditugu, Orient eta Duward (Erloju automatikoak eta kuartzodunak.), edo Formula1-eko Red Bull talde ezagunaren babesle den Casio, esaterako. Azken honek G-Shock, Baby-G, Pro-Trek edo Edifice bezalako sortak diseinatzen ditu, erloju ezagunak bere iraunkortasuna eta berrikuntza gaitasunagatik.
Gurean dira, baita Select etxeko azken kolekzioak, erloju moderno eta arrazoizko preziodunak.

Zerbitzua

Zure esanetara gaituzu Toribio Etxeberria kalean, Corte Ingles zaharraren ondoan.

Ohiko pila eta eskumuturrekoen birjartzeaz gain, marka guztietako erlojuen konponketan espezialduak gaituzu.

Zure bitxia grabatu eta pertsonalizatzen dizugu, opari estimatu eta iraunkorrena izan dadin.

Ez izan zalantzarik hurbildu eta behar duzun zerbitzuaz galdetzeko. Beti bezala, zure kasuak eskatzen duen denbora, atentzio eta zerbitzua izango duzu.




Marrodan facebook twitter

BILDUMA